Erakunde-komunikazioa edo komunikazioa korporatiboa erakunde baten barruan mezuak igortzeko eta jasotzeko prozesuan oinarritzen da.
Erakunde-komunikaziotzat hartzen da enpresen informazio- eta komunikazio-prozesuen multzoa, hainbat arlotan eta helburu partikularrekin egiten dena, beraien segmentuari irudi estrategiko bat helarazteko diseinatzen dira.[1]
Komunikazio korporatiboak barne-dimentsioa eta kanpo-dimentsioa ditu; lehenak erakundearen barruan egiten diren komunikazioei egiten die erreferentzia eta kanpokoak berriz, erakunde horretatik kanpoko publiko desberdinei egiten zaizkien komunikazioei.
Prozesuak ez dira soilik informatiboak (igorle-mezulari-hartzailea), komunikaziozkoak ere badira, feedbacka beharrezkoa baita. Komunikazio korporatiboa prozesu sistematiko bat moduan hartzen da eta prozesu horretatik abiatuta pertsonak, prozesuak eta erakunde-egitura integratzen eta osatzen dira. Antolaketa-nomenklatura edo antolaketa-kode bat ezartzen da, izaeran eta izen sozialean oinarrituta, eta horrek antolaketa-ekintza guztiak bultzatzen ditu, irudi globala proiektatzeko kontzeptu korporatibo egokia sortuz.
Komunikazio-prozesuak, beraz, gizabanakoen antolaketa, integrazioa eta osagarritasuna ezartzen ditu lorpen komunak lortzeko, eta funtsezko elementua da enpresen eta erakundeen kudeaketan. Izan ere, eremu korporatiboan komunikazio txarrak inpaktu larria eragiten du eta horrek eragiten du adierazleetan, produktibitatean eta kalitatean, besteak beste.[2]